Amaia Aldai ezingo da gaurko Plazandreak saioan lehiatu

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 26a, 12:13

Koronabirusagaz kutsatu dan pertsona baten kontaktu zuzena dala eta, Aldaik eta bere taldekidea dan Uxue Osesek ezingo dabe gaur Zornotzan egon. Finalera heltzeko aukerak daukiez hiru taldeak eta gaur ebatziko da ze talde sailkatuko diren.

Lehia bizia dago Plazandreak txapelketearen inguruan eta ganera, gauzak okertu dira Amaia Aldairen taldean. Oses eta biak dagoz konfinatuta eta ezingo dabez gaurko partidak olgau. Bergarako Maddi Barrokal eta Laukizko Enara Gaminde izango dira erreleboak. Halanda be, Erlantz Garciak entrenautako taldea finalerako sailkatzen bada bueltan egongo dira Aldai eta Oses.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!