Plazandreak txapelketearen finala jokatuteko bidean dago Amaia Aldai

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 20a, 17:44

Aste honetako saioko lehia biziaren ostean, Plazandreak eskupelota txapelketan dabizan hiru taldeak izango dabe finalera heltzeako aukerea. Hiru puntu dagoz jokoan garagarrilaren 26an jokatuko diran partiduetan eta puntu biko aldea baino ez dago taldeen artean. Amaia Aldaik aste honetan jokatu dituan partidu biak irabazi dauz.

Aldaik 12-7 irabazi eban Olatz Arrizabalagaren aurka, urte bitan buruz buru galdu barik egon dan lehiakidea. Irabazten hasi zan Arrizabalaga baina Dimako pelotariak partiduari bueltea emotea lortu eban, etsi barik. Gero, Aldai eta Uxue Oses binaka ibili ziran Madalen Etxegarai eta Nora Mendizalen kontra. Oingoan be Aldai eta Oses jokoan nagusitu ziran, partidu gogor baten ostean. 12-10 amaitu zan binakakoa. 

Emoitzak holan egonda, oindino ezin daiteke jakin ze talde bi egongo diran abuztuaren 2an jokatuko dan finalean. Astelehenean, hilaren 26an, izango da puntuak lortuteko azken aukerea. Orduan jakingo da Amaia Aldai Plazandreak txapelketako finalean egongo dan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!