Apario

Martitzenean ebatziko da Bediako plenoan Aparioko harrobia handituteko baimena emotea

Asier Abrisketa 2023ko aza. 24a, 13:29

Cementos Lemonak Bediako Aparioko ingurune babestua ustiatuteko, meatze-ustiapenerako baimena emotea ebatziko da plenoan. Domeka goizean, "Apario herriarena" lelopean martxa bat egingo da.

Datorren martitzenean, hilak 28, ebatziko da Bediako udaletxean 19:00etan egingo dan ez ohiko plenoan Bediako Apario mendi zatiaren etorkizuna. Izan be, Igorre eta Lemoako kareharria agortuta, Bediara zabaldu gura da Cementos Lemonak harrobia. Baso zati hori baina, lau hektareako artadi kantauriarra da eta babestuta dago.

Bai Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak bai Bizkaiko Foru Aldundiak egindako txostenek dinoenez, bertako fauna eta flora kaltetuta ikusiko dira eta "interes komunitarioko habitata" da. Halanda be, Cementos Lemonak, oin CRH multinazional irlandarraren esku, 1990ean lortu eban Apario menditik kareharria aterateko baimena. Baina oin, Bediako Udalak arau subsidiarioak aldatu behar ditu, hirigintza plana Apario ingurune natural gisa babesten daualako.

"Apario herriarena"

Aparioko harrobiaren zabalkundearen kontra egiteko, zemendiaren 26an, domekea, Bediako herritarren protesta martxa antolatu dabe. Herriko plazan batuko dira 10:00etan eta bertatik, arriskuan dagoan basora hurbilduko dira eremua ikusteko. Bestetik, martitzenean plenora hurbiltzeko deia be egin dabe martxearen antolatzaileek.

 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!