Pil-pilean dagoan gaia da osasun publikoaren gainbeherea eta arazoaz ohartuta, Bizitzak Erdigunean Artea alkarteak Osakidetzaren egoerearen gaineko mahai-ingurua antolatu dau. Hau bagilaren 6an, eguena, izango da Arteako Kultur Etxean, 18:30ean. Kazetari, mediku eta sindikatuak egongo dira eztabaidan eta Itsaso Bengoetxea Osakidetzako Eutanasiarako Berme eta Jarraipen Batzordeko buru igorreztarrak egingo ditu moderatzaile lanak.
Eztabaida mahaiaren inguruan lau persona egongo dira. Sektoreko langileen aldetik, Markel Brouard familia medikoa eta Ihintza Angoitia psikiatrea egongo dira, egoerea zein dan lehen eskutik kontetako. Lan harremanen eta langileen baldintzen inguruan barriz, LAB sindikatuko Osakidetzako delegatua dan Txutxin Oñatek emondo dau barri. Ahoztar Zelaieta ikerketa kazetaria be egongo da bertan, pribatizazinoaren, negozio ereduaren eta ustelkeriaren inguruan berba egiteko.