Itsaso Bengoetxea izentau dabe eutanasiarako Berme eta Jarraipen Batzordeko buru

Asier Abrisketa 2021ko abu. 5a, 13:05

Zaintza Aringarrien saileko eta Etika Batzordeko medikua da Itsaso Bengoetxea igorreztarra. Oin Euskal Autonomia Erkidegoan eutanasia eskaeren prozedurak ebaluau eta onartuko dituan batzordearen buru izendatu dau Osasun Sailburuak.

Bagilaren 25ean zabaldu zan eutanasia eskaerak egiteko epea. Prozedura honeek kontrolatzeko batzordea antolatu eban Osasun Sailak eta Osakidetzako Etika Batzordeetako jentea batu eban zeregin honetarako. Ebatzia ez da erraza izan, baina bai egin beharrekoa. Itsaso Bengoetxeak dino: "Gauza barria da eta bertigo apur bat be emoten dau". Halanda be, BEGITUri esan deutsanez, lege barriaren "beharrizana ikusi" dau aspalditik Galdakaoko Zaintza Aringarrietako sailean urteak egin ostean.

Euskal Autonomia Erkidegoko Berme eta Jarraipen Batzordearen lana da eutanasia eskaeren prozesuetan medikuen erabagiak ikuskatzea. Prozedura honetan, eutanasia jaso gura dauan gaixoak berak aukeratutako mediku baten laguntzea eskatuko dau. Konfiantzazko medikuak, pazientea alkarrizketatuko dau eta baldintzak beteten diran ebatzi. Gero, mediku aholkulari bat be egon beharko da baldintza bardinak onartzeko.

Mediku biak gauza bera ebatzi ezkero Berme eta Jarraipen Batzordeak emongo dau oneretxia. Medikuen artean kontraesanak egon ezkero, Batzordeak ebatziko beharko dau eutanasia emon ala ez emon. Eutanasia egiteko arduraduna izango da pazienteak aukeratutako konfiantzazko medikua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!