BERTSOLARITZEA

Bertso saioa egongo da bihar Artean

Asier Abrisketa 2023ko eka. 2a, 10:50

Maialen Lujanbio BTNko txapelduna eta Jon Maia ibiliko dira kantuan zapatu gauean.

Zapatuan, hilak 3, 21:00etatik aurrera, Maialen Lujanbio eta Jon Maia bertsolari ospetsuak Arteako Herriko Bentan saioa egingo dabe. Aurkezpen gitxi behar dabe biek. Lujanbio Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi dauan andra bakarra da, baina hiru txapel ditu daborduko. Jon Maiak barriz, lautan hartu dau parte BTNn eta bertsolaria izateaz gainera idazlea, abeslaria, itzultzailea eta dokumentalgilea da. Egun oso egingo dau Arratian, izan be, arinago Diman egongo da Maia, Dimesten eguneko bertso-bazkarian.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!