dimesten

Herri hezitzaileen baloreak jakiten emoteko ospatuko da bihar eta etzi Dimesten eguna

Bea Azpiri 2023ko eka. 1a, 10:10

Diman ekintza asko antolatuten dira urtean zehar eta honeek guztiak marko berean ipini gura ditue Dimesten proiektuaren bultzatzaileek, guztietan, herri hezitzaileen zazpi baloreak kontuan hartuta. Horretarako, herriko eragileak proiektura batu gura ditue eta eurekaz alkarlanean antolatu dabe Dimesten eguna.

Barikuan, 17:00etan, frontoi txikian, arpegiak pintetan, sare bat egiten eta pelotakaden erronkeagaz emongo deutsie hasikerea egitarauari. Egitarauak, herri hezitzaileen printzipioen koloreak eta zazpi zenbakiak ditu ardatz. Holan, herri hezitzaileen baloreen koloreetako lazuakaz egingo dabe sarea Andreaizea Andra Taldekoakaz batera eta pelotakaden erronkeari jagokonean, peloteari baietz 777 pelotakada emon da erronkea.

Gero, 20:00etan, Etxean Gura Doguz eta Hamaika Kantu taldeek deituta, konzentrazinoa egingo da plazan “zaurgarriak erdigunean” ipinteko aldarriagaz eta jantza kolektiboa egingo dabe herriko Gazte Barri jantza taldearen gidaritzapean. Ostean, kantu poteoa eta umeentzako afari-meriendea egongo da frontoi txikian. Pantailak Euskaraz-en atzen bideoa ikusi ahal izango da 22:30ean, eta argazki kolektiboa egingo da gero frontoi txikian. 23:00etan, Very Txarrak, Berri Txarrak-en tributo taldeak kontzertua eskainiko dau plazan.

Hurrengo egunean, zapatuan, bagilak 3, 11:00etan, Dimako eskolako LH 5eko ikasleek, Elena Bezanillaren gidoiagaz egindako Landatik hirira joanda etorri pastorala antzeztuko dabe frontoian. Andran Parkean lorak landatuko dabez 12:30ean; plazan artoak garandu eta lokotzak batuko ditue 13:30ean, eta bertso-bazkaria egongo da gero, Jon Maia eta Aitor Sarriegi bertsolariakaz. Jaia amaituteko Kittu taldeagaz erromeria egongo da plazan.

Herri hezitzaileen baloreak

Herrian egiten diran ekintza guztiek, marko bera izatea gura dabe Dimesten-ekoek, hurrengo baloreak kontuan hartuz: euskerearen erabilereatik abiatuz, euskeratik eta euskeraz, umeen kultura aitortu eta aisialdi hezitzailea sustatutea; parte hartzeako eta erabagiteko ahalmena emotea; herritar zaurgarriak erdigunean ipintea; feminismotik abiatuz, aniztasunean bardin eta parekide izatea; alkarlanean, herriko komunidade sarea eta auzo lana sustatutea; bertoko kultura trasmitidutea, eta ingurumen naturala jagon eta errespetetea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!