berbaldia

Arratiako sahararrek Mendebaldeko Sahararen egoerea azalduko dabe Basoan

Asier Abrisketa 2022ko mar. 29a, 13:24

Bihar, martiak 30, izango da berbaldia Bildosolako defendatzaileen etxean, arrastiko 18:30ean.

Saharako Elkartea Arratian saharar komunidadeak sortu eban eta atzen hileetan, hainbat mobilizazino eta ekitaldi antolatu dauz. Azkena martiaren 24ko manifestazinoa. Oin, Espainiako Gobernuaren jarrera aldaketearen ostean, arratiarrei Mendebaldeko Saharak gaur egun bizi dauan egoerea azaldu gura deutsee.

Ongi Etorri Errefuxiatuak eta Basoa Defendatzailearen laguntzeagaz antolatu dau saharar komunidadeak eguazten honetan, hilak 30, emongo dan berbaldia. Basoan izango da, Bildosolako harrera-etxean 18:30ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!