ITAk aurkeztu dau abuztuaren 25 eta 29 arteko egitaraua

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 22a, 12:54

Arteako Basoan izango da Iraultza Txikien Akanpadearen bigarren edizinoa. Egitaraua eta izen emotea zabaldu barri dabe sare sozialetan. "Piztuko dugu sua?" lemapean Euskal Herriko eragileak bost egun izango ditue alkarregaz gogoeta egin, burrukatu eta eraikiteko. Aisialdirako ekintzak eta Arratia ezetuteko ibilaldiak be prestatu dabez ITAkoak.

 

Abuztuaren 25ean helduko dira Euskal Herriko eragile sozial eta politiko asko Arteako Basoa etxera. Kanpoan kanpin denda ipini eta lo sakuak prestauko dabez bost egun egoteko. Bertan topauko dabez berbaldiak, mahai inguruak, esperientzia kontaketak eta abar. Baina dana ez da formazinoa izango. Ikuskizunak, musikea, bertsoak, umeentzako jokoak, jarduera fisikoak eta jana be egongo da Basoan.

Gaur eguneko burruka eta gatazka gehienak ukutuko dira bost egunetan. Feminismoa, ekologismoa, internazionalismoa, ekonomia soziala, LGTBIQ+ burrukea, euskerea, militantzia ereduak eta euskal gatazka dira adibideetako batzuk. Gai bakotxeko aditu eta esperientziadunak egongo dira ezaguerea Euskal Herriko eragile eta militanteai zabalduten.

Iraultza Txikien Akanpadaren egitaraua

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!