ITAk baliabide ekonomikoak eskatu gura dauz bigarren edizinoa antolatu ahal izateko

Asier Abrisketa 2021ko uzt. 16a, 11:58

Iraultza Txikien Akanpadearen bigarren edizinoa ospatuko da Arteako Basoan. Abuztuaren 25etik 29ra izango da Euskal Herriko eragile politiko eta sozialen topalekua. Programazinoagaz aurrera egin ahal izateko, mailegu ekonomikoak eskatzeko gutun bat zabaldu dau ITAk.

Akanpadearen gastuen finantziazinoa, topalekuak iraun bitartean, salgai egongo diran bonoen bidez egingo da. Baina akanpadea antolatu ahal izateko, aurretik be dirua beharko dau antolakuntzeak. Hori dala eta, ITAk maileguak eskatu gura dauz Euskal Herriko alkarte, eragile eta banakoen artean. Dirua garagarrilaren 31 baino arinago batu gura dabe ITAkoak eta mailegua urri lehenengoaren 26a heldu orduko bueltatzeko berbea emon dabe antolatzaileak.

Mesedea egiteko, Iraultza Txikien Akanpadearen sare sozialen bidez ipini ahalko da jentea antolatzaileakaz kontaktuan.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!