hezkuntzea

"Autobusak kontratau dabez baina garraio zerbitzua ez dabil funtzionetan"

Asier Abrisketa

Eskolaumeen garraioa bermatuta dago baina institutuko ikasleek arazo ugari izan dabez egunotan zein gaur goizean, "desastre bat da" dinoe gurasoek. Hezkuntza Sailetik ostera, arazoa pasau dan astetik konponduta dagoala adierazo dade BEGITUn.

Atzen aste bietan Igorre zein Zeanuriko eskoletan eta Arratia BHI institutuan dabizan 35 ikaslek arazoak izan ditue ikastetxeetara joateko. Auzoetan bizi diran ikasle batzuk taxietan doaz zentroetara baina aurten, Hezkuntza Sailak % 30 bajatu dauz taxi gidarientzako lizitazino prezioak eta ibilbide batzuk ez dira esleitu. Beste batzuk, pasau dan urteko lizitazinoen luzapenei esker funtzionau dabe. Beraz, kursoko lehen egunetan familiak egin behar izan dira kargu. Horren aurrean, hilaren 11n gurasoak batzartu eta idatzi bat kaleratu eben.

Asteon, garraioa gitxika-gitxika berrezarten joan da baina egunotan be, asko izan dira gurasoek salatu dabezan arazoak: itxaroten baina zerbitzu barik gelditu diran umeak, berandu heldu diranak, autobusetan ordubetetik gora egon diranak...

Gaur BEGITUk Hezkuntza Saileko komunikazino taldeagaz berba egin dau eta bertatik, autobusen kontratazinoagaz arazoa pasau dan astetik konponduta dagoala adierazo dabe. Halanda be, gaur goizean bertan, gurasoen kexak heldu dira: "Autobusak kontratau dabez baina garraio zerbitzua ez dabil funtzionetan". Eguzkiñe Barandika eta Inma Baliñas gurasoek salatu dabe gidariei ez jakiela behar dan moduan informau.

Eskolaumeak ondo baina denporaz estu heldu dira baina gurasoek adierazo dabe institutukoa "desastre bat" izan dala: "Ume batzuk 07:20an eta beste bat 07:38an itxi dabez institutuan eta ez da legezkoa, goizenez 07:45ean itxi ahal dira (ordurarte ez dago zaintzailerik). Egiraunera 08:07an heldu da garraioa eta ordurako guraso batek bajatuta euki dau, klasera 08:15ean sartzean diralako".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!