Pasau dan astean Igorreko Udalak Movistarren estaldura eta zuntz-zerbitzuak atzen hileetan izan dituan arazoen gaineko kezkea azaleratu eban. Albistea agertuterakoan, Artea Eginez (Arteako EAJ-PNVren kontua) Facebook-eko kontuak notizia alkarbanatu eban hurrengo iruzkina itxiaz: "Artean be bardin gagoz, Udaletik egindako kexei be ez jakie erantzun konpainiatik. Zerbitzu pribadua da baina herritarron eta enpresengan eragin zuzena daukie eta arduratsua izan behar da".
Atzo bertan, hilak 13, Areatzako Udalak be jakinarazo eban Movistarreri kexa formal bat sartu deutsala. Idatzian salatuten da, atzen hileetan Udalak "herritarren ezinegon eta desadostasun sakonak" jaso dituala, "etenbarik baina behin eta barriz oinarrizko zerbitzu barik" geratu diralako. Azpimarratuten dabe, udalerriko merkataritza eta ostalaritza sarearentzako zein herritarrentzako, egoerea larria dala: datafonoak erabilteko ezintasuna, loteria eta ONCE moduko zebitzuen blokeoa, Barik-ak ezin kargau, tabernetan partiduak ezin proiektau...
Holan, formalki eskatu dabe antena eta beste instalazinoen azterketa tekniko urgentea, sarearen egonkortasuna bermatuteko berehalako konponbidea eta Udala informauta mantenidutea.