Uda eta herrietako jai nagusiak pasauta oindino badagoz ospatuteko dagozan jai batzuk, auzo batzuetan. Euren artean dagoz sanmigelak eta Uribekoak pasauta, Igorreko Garbe-Mikelen, Arteako Elexabeitin eta Zeanuriko Altzustan ospatuko dira hurrengo egunetan. Garbe-Mikeleko jaiak astegoienean be ospatuko dira baina Altzusta eta Elexabeitin lez, mezea San Migel egunean, hilak 29, ospatuko da.
Lehenengo mezea Altzustako ermitan egingo da, 11:00etan eta gero, herriko txistulariak egongo dira meza ostea girotuten. Elexabeiti eta Igorren barriz, 12:00etan kantauko da mezea eta gero trikitilari eta barauskarriagaz amaituko dabez auzoko jaitxoak.