BideON ARRATIAN, eskaeraren araberako garraio-zerbitzua martxan da daborduko eta oin, zerbitzua handituko dau unibersidadeko ikasleentzako. Izan be aste honetatik aurrera Deustuko Unibertsitatera, Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Fakultatera, Bilboko Ingeniaritza Eskolara eta Mondragon Unibertsitateko Bilboko Campusera be eroango ditu arratiarrak. Bilboko atzen geldialdia Ugaskoko biribilgunean, Deustuko zubiaren amaieran egingo dau eta bertatik, EHUko Leioako campusera heltzeako bidea hartuko dau.
Oin arte moduan, zerbitzua erabilteko geralekuak Zeanurin, Areatzan, Artean, Arantzazun, Igorren, Lemoan eta Bedian egongo dira. Zerbitzuaren prezioa ibilbide bakotxeko 1,5 eurokoa da.
Adinekoentzako zerbitzua
BideON Arratian ekimenaren bigarren hartzaile taldea 65 urtetik gorako arratiarrak dira, herriguneetatik urrin bizi diranak. Kasu horretan, zerbitzua etxetik eskualdeko uriguneetara hurbiltzekoa da. Etorkizun batean, honeek Galdakaoko anbultaoriora hurbilduko dituen garraio-zerbitzua martxan ipintea da asmoa.