Arratiako Udalen Mankomunitateak martxan ipinitako proiektua da Arratia Gaztea, 16 eta 30 urte bitarteko arratiarrek formakuntza saio, dirulaguntza eta lan eskaintzen barri izateko sarea. Horretarako, zezeilean zabaldu eben @arratiagaztea Instagram kontua eta hasi dira gazteakaz topaketak egiten, banaka zein binaka.
Oin, gazte gehiagok ekimenaren barri izan eta parte-hartzeako, herriz-herri joango dira euren buruak eta proiektua azalduten. Hitzordu guztiak izango dira 17:00etatik 19:00etara, herri bakotxeko plazan. Gaur izango da lehen eguna, Areatzako plazan eta gero pasauko dira gainontzeko herrietatik.
Egunak:
- Aprilak 24: Areatza
- Aprilak 25: Dima
- Aprilak 27: Artea
- Aprilak 28: Zeanuri
- Maiatzak 2: Lemoa
- Maiatzak 3: Arantzazu
- Maiatzak 4: Igorre
- Maiatzak 8: Bedia