gazteria

Arratia Gaztea proiektua ipini dau martxan mankomunidadeak

Asier Abrisketa 2023ko ots. 24a, 09:00

Honen bidez, 16 eta 30 urte bitarteko gazteek formakuntza saio, dirulaguntza eta lan eskaintzen barri izan ahalko dabe, publiko zein pribaduak eta herriz-herri.

Arratiako Udalen Mankomunitateak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz dauakan hitzarmenaren bitartez saregile bi kontratau ditu, Ainara eta Orkatz, Arratia Gaztea proiektua aurrera eroateko. Gizarte Integratzaileak dira biak eta euren lana 16 eta 30 urte bitarteko gazteakaz "sare itzel bat" sortzea izango da Ainarak azaldu dauanez. Horren bidez, gazteentzako dagozan formakuntzak, dirulaguntzak, lan eta aisi eskaintzak helduarazoko jakiez.

Sarea osotuten hasteko, @arratiagaztea Instagram kontua zabaldu dabe saregileek eta bide horretatik emongo dabe dirulaguntza, formakuntza eta lan eskaintzen barri, publikoak zein pribaduak eta herriz-herri. Halanda be, zehaztu dabe eginkizun nagusia "gazteakaz topaketak egin -banaka edo taldeka- eta bakotxak daukazan beharrei erantzun personal bat emotea" izango dala.

Arratiako Udalen Mankomunitateko presidente dan Andere Ortuzarrek, zehaztu dau saregileen eta herri guztietako alkateen arteko batzarrak antolatu dirala hasteko, herri bakotxean gazteen egoerea zein dan ezetuteko. Gainera, azpimarratu dau Arratia Gaztea proiektuak, "gazteakaz sare bat sortzeko, konektatzeko eta gazteontzako baliabideak sustatzeko aukerea" emongo dauala, prestakuntzan eta arlo profesionalean eraginez.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!