Demografiaren bilakaera

Immigrazinoa aztergai, Saretzen proiektuaren bigarren atalean

Bea Azpiri 2023ko api. 4a, 11:20

EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak datu kazetaritza jorratu dabe beste behin Saretzen proiektuaren barruan.

Hego Euskal Herriko immigrazinoa izango dau aztergai Saretzen proiektuaren bigarren atalak. 2002tik 2021era atzerritik etorritako lagunen jatorria, urte horreetan izandako hazkundea eta helmuga aztertu ditue EITBk eta TOKIKOMek alkarlanean, baita atzerritar jatorriko lagunek gure ekonomian daukien eragina be.

Espainiako Estatistika Institutuak (INE) argitaratutako datuak erabili dira lan hau egiteko, eta horreek aztertzeaz gainera, immigranteen istorioak eta bizipenak be jaso dira hambostekarian.

Datu kazetaritza, alkarregaz eta alkarlanean

EITBk eta TOKIKOM tokiko komunikabideen sareak 2022an ipini eben abian Saretzen proiektua, alkarrekin datu kazetaritza jorratu eta datuok modu bateratuan kudeatu eta ustiatzeko.

Lehen argitalpenean, 2001-2021 bitarteko Hego Euskal Herriko demografia datuak landu ebezan EITBko eta TOKIKOMeko hedabideek, nork bere esparrura, ezaugarrietara eta eremura egokituta.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!