musikea

Kristonak taldeak Gasteizko kontzertura joateko autobusa antolatu dau

Asier Abrisketa 2023ko mar. 10a, 11:30

Martiaren 16an izango da kontzertua Jimmy Jazz aretoan Nevadah taldeagaz, eta Igorre zein Areatzako taberna batzuetan egin daiteke erreserbea.

Kristonak talde arratiarra Ahobetehortz disko barria aurkeztuteko biran dago murgilduta eta martiaren 16an, eguena, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan egingo dabe kontzertua Nevadah taldeagaz batera. Holan, Areatza Musik&Beer-gaz batera, autobusa antolatu da Arratiatik bertara joateko.

Autobusak joan-etorria egingo dau eta erreserbagaz batera, 5€ ordaindu beharko dira. Lekua gordetako Areatzako Hagina eta The Quiet Corner tabernetan edo Igorreko Axular herriko tabernan eta Kukuman emon behar da izena.

Martiaren 16an, Jimmy Jazzeko ateak 21:00etan zabalduko ditue. Autobusa Igorretik urtengo da 20:00etan eta Areatzatik pasauko da hamabost minutu beranduago. Bueltea barriz, 23:45ean egingo da Gasteizetik.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!