osasuna

Areatza, Artea, Dima, Zeanuri eta Zeberioko osasun zentroetako ordutegiak laburtuko dira Gabonetan

Asier Abrisketa 2022ko abe. 22a, 11:10

Osakidetzak, Gabonak dirala-ta, Euskal Autonomia Erkidegoko osasun zentro ugariren ordutegia murriztuko dau datozen egunetarako. Urtero egiten da ordutegien laburketea, baina gero eta gehiago hedatzen dan praktikea be bada. Holan, aurten 90 zentrori eragingo deutsa neurriak, igaz baino 28 zentro gehiago hain zuzen be. Osasun Sailetik, lasaitasun mezua zabaldu da: “Zentroak zabalik egongo diran orduetatik kanpo, osasun-laguntza bermatuta egongo da Osakidetzan, Etengabeko Arretako Guneetan”.

Gurean Areatza, Artea, Dima, Zeanuri eta Zeberioko konsultategietan izango dabe eragina murrizketek. Areatza, Artea eta Dimako zehaztasunak oindino ez dira ezetuten. Baina Osakidetzak argitu dau egunez-egun egingo dala ordutegien eguneraketea; webgunean zein zentroetan jakinarazoko dira.

  • AREATZAko konsultategia: ordutegi barria zehaztu barik.
  • ARTEAko konsultategia: ordutegi barria zehaztu barik.
  • DIMAko konsultategia: ordutegi barria zehaztu barik.
  • ZEANURIko konsultategia: abenduaren 24an eta abenduaren 26tik urtailaren 6ra, 08:00-10:30.
  • ZEBERIOko konsultategia: abenduaren 27an 08:00-10:00 eta abenduaren 30ean, 12:00-15:00.
Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!