Mobilizazinoa

Osakidetza defendiduteko deialdia egin dabe sindikatuek

Asier Abrisketa 2022ko abe. 20a, 17:30

Hilaren 22an, 11:00etan ospitaletan egingo dira alkarretaratzeak eta 13:00etan, herri guztietako osasun zentroetan.

SATSE, ELA, LAB, SME, CCOO eta UGT sindikatuak "Osakidetza defenda dezagun" lelopean mobilizauko dira eguenean, abenduak 22. Hasteko, 11:00etan ospitale guztietan egongo dira mobilizazinoak, Usansoloko Ospitalean gertuen; gero, bakotxa bere herrira mobiduko da, 13:00etan herrietako osasun zentroen aurrean egingo dira-ta alkarretaratzeak.

Herritarrak osasun publikoaren defensan mobilizetako helburuaz gainera, sindikatuek azaldu dabe Osasunaren Mahai Sektorialeko negoziazinoa desblokeatzea be topetan dabela. Holan azaldu dau arazoa LABek: "Denpora asko daroagu salatuten Mahaia foro huts bihurtu dala, informatiboa, bertan ez dala benetako negoziazinorik egiten, eta Osakidetzak gura dauanari eta gura dauanean bakarrik heltzen dauala. Egoera horrek, hobera egin beharrean, okerrera egin dau, eta horrek erabateko blokeora ekarri gaitu".

Horrezaz gain, sindikatuek azpimarratu dabe osasun publikoaren arazo nagusietakoa dala prekariedadea gaur egun: "%50etik gorako behin-behinekotasun tasea, hamarkada batean erosteko ahalmenaren %20tik gorako galerea, lan gainkarga sistematikoa, langileen eskasia, etab".

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!