auzoak

Bediako Murtatzan eta Zeberioko Elizondon be ospatuko dira sanlontxoak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 10a, 10:19

Murtatza auzoko San Lontzo ermitea.

Mezea eta barauskarria egingo dabez gaur eguerdian, Murtatzan trikitilariak eta Briska Txapelketea be egongo dira

Lemoako Azurreka auzoan eta Zeanuriko Uribe-Otzerimendin lez, Murtatza eta Elizondon be San Lontxo eguna da gaur, abuztuak 10. Mezea 12:00etan hasiko da Murtatzan eta 13:00etan Elizondon. Gero, barauskarria eginda amaituko da ospakizuna Zeberioko auzoan. Bedian barriz, trikitilariek girotuko dabe barauskarria eta arrastian, 17:00etan, Briska Txapelketea jokatuko dabe auzotarrek.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!