auzoak

Uribe eta Otzerimendin be ospatuko ditue San Lontzoak

Asier Abrisketa 2022ko abu. 9a, 09:59

Mezea, erromeria eta bola jokoagaz ospatuko ditue jaiak eguazten eta eguenean.

Zeanuriko Uribe eta Otzerimendi auzoetako sanlontzoetarako egun biko egitaraua antolatu dabe auzotarrek, hilak 10 eta 11, bola jokoa erdigunean ipinita. Horrezaz gain, jaietako egun biak mezeagaz hasiko dira eta eguaztenean txistulariek eta Eingo taldeak ipiniko dabe musiketa. Jana be ez da faltauko, eguaztenean barauskarria egingo dabe meza ostean eta eguenean, urdaia eta txokolatea egongo dira bola finala amaitu ostean.

Egitaraua

Abuztuak 10, eguaztena
  • 12:00etan, meza nagusia.
  • Gero, barauskarria eta herriko txistulariak.
  • 17:30ean, bola jokoa. Uribe eta Otzerimendiko kanporaketea.
  • 18:30ean, jantzaldia Eingo taldeagaz.
Abuztuak 11, eguena
  • 12:00etan, arimen aldeko mezea.
  • 13:00etan, andran bola jokoa.
  • 17:30ean, herriko bola joko finala.
  • Gero, urdaia eta txokolatea.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!