covid19

1.857 positibo zenbatu ditu Osakidetzak Arratian atzen lau hileetan

Asier Abrisketa 2022ko urt. 17a, 16:03

Urtaileko lehenengo astean identifikau ziran gehien, 538. Atzen egunetan behera egin dabe positiboek, intzidentziak eta honen hazkunde tasak be. Sintoma bako kontaktuei PCRak egiteari itxi deutso Osakidetzak.

Gaur egin dauz publiko Osakidetzak azken lau egunetako COVID19aren datuak. Datu adierazgarriek beherantzako joerea hartu dabe, positibo gitxiago identifikatzen dira eta. Baina kontaktuen jarraipen protokoloaren aldaketeagaz lotuta be egon daiteke joera hau.

Sintoma bakoei PCRak egiteari itxi deutso Osakidetzak. Holan, etxean antigeno test bategaz positibo emon ezkero Osakidetzara ez joatea aholkatu eban Gotzone Sagarduik, Osasun sailburuak. Sintoma larriak agertuten diran kasuetan egingo jakie harrerea osasun zentroetan, Osakidetza gehiago ez tensionetako eta kasu zaurgarrienei arreta hobea emoteko.

  urt. 13 urt. 14 urt. 15 urt. 16 Intzidentzia I(D)/I(D-7)
Arantzazu  0 0 0 0 3092,78 0,67
Areatza  3 4 1 1 6504,07 1,01
Artea  3 3 3 2 6241,33 1,55
Bedia  3 6 4 0 6673,02 1,13
Dima  4 4 3 1 7858,14 0,89
Igorre  16 17 4 3 5434,27 0,86
Lemoa  12 8 7 8 5788,31 0,99
Ubide  0 0 0 0 1666,67 0,38
Zeanuri  5 8 5 3 5980,86 1,19
Zeberio  5 5 2 1 6457,56 0,89
GUZTIRA 51 55 29 19 5569,7 0,95

Arratia, Ubide eta Zeberion be zenbatu dira aurreko egunetan baino PCR positibo gitxiago. Intzidentzia tasa 6298,46-tik 5569,7-ra bajatu da atzenengo lau egunetan. Intzidentziaren hazkundea neurtzeko erabilten dan I(D)/I(D-7) zenbakia be 1etik bajatu da lehenengoz atzen asteetan, 0,95ean dago oin.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!