covid19

Atzen egunetako COVID19aren datuak Arratia, Ubide eta Zeberion

Asier Abrisketa 2022ko urt. 14a, 12:15

Astelehenean 66, martitzenean 79 eta eguaztenean 70 positibo identifikau ditu Osakidetzak. Gaur egun, 6.298,46koa da intzidentzia tasa eskualdean.

Urtailaren 3, 4 eta 5ean baino positibo gitxiago identifikau ditu Osakidetzak azkenengo egunetan, orduan 97, 87 eta 89 zenbatu ziran eskualdean. Halanda be, asko dira oindino egunero urtetan diran PCR froga positiboak eta 400 puntu baino gehiago igon da itzidentzia tasa astelehenetik.

  urt. 10 urt. 11 urt. 12 TASA I(D)/I(D-7)
Arantzazu  0 0 2 4639,18 1,06
Areatza 1 11 6 7235,77 1,39
Artea  2 1 8 5547,85 1,74
Bedia  4 5 2 6482,36 1,70
Dima  14 7 4 9109,87 1,28
Igorre  21 18 17 6407,21 1,12
Lemoa  18 26 20 6174,20 1,25
Ubide  1 0 0 4444,44 0,89
Zeanuri  4 4 7 5661,88 1,39
Zeberio  1 7 4 7287,82 1,30
GUZTIRA 66 79 70 6298,46 1,31

EAEn hamabi urtetik gorako populazinoaren %92ak txertoa hartuta izan arren, COVID-19a inoz baino gehiago zabaldu da, omikron aldaerearen eraginez. Atzen hilabetean intzidentzia zazpi aldiz biderkatu eta, bai ospitaleratu bai hildakoek egin dabe gora. Halanda be, txertoaren eragina asko igarri da. Adibidez, 2021eko zezeil hasikeran, 650 inguruko intzidentzia tasagaz 173 persona egon ziran ZIUn, orduan populazinoaren %1a bakarrik egoan txertatuta. Urtailaren 13an barriz, 6.937ko intzidentziagaz, 136 dira ZIUn dagozanak.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!