covid19

Eskoletako COVID protokoloak indartu dauz Eusko Jaurlaritzak

Asier Abrisketa 2022ko urt. 5a, 16:04

Ikasgela desbardinetako ikasleak ezingo dira patioan alkartu eta maskarea jantzita eroan beharko dabe. Eskola kiroleko lehiaketak be gelditu dira bertan behera.

Neurri barrien aginduz, ikasleak bakotxaren taldekideakaz baino ezingo dira batu ikastetxean. Hau da, jolastokian be, ikasgelako taldeetan mantenidu beharko dira. Gainera, momentu guztietan erabili beharko dabe maskarea 6 urtetik gorako ikasleek. Oin arte, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek patioan ez eukien jantzi beharrik, 1,5 metroko distantzia mantenidu ezkero.

Eskola kirol lehiaketetan be egin dira aldaketak. Entrenamentuak baimendu dira, baina inzidentzia tasa handia izan ezkero, gaur egun beteten dan baldintza, ezingo da lehiaketarik antolatu. Gainera, kanpokaldean edo ondo aireztatutako espazioetan jokatzeari emongo jako lehentasuna.

Espainiako Gobernuak eta ordezkari autonomikoek atzo egindako bileran ebatzi zan maila guztietako klaseak aurrez aurre izaten jarraitzea, haur hezkuntzatik hasi eta unibersidadera arte. Eta berrogeialdiaren arauak be ezarri ziran batzarrean. Baina gobernu autonomikoen esku geratu zan protokoloak indartzea. Holan egin dau Eusko Jaurlaritzeak.

Erlazionatuak

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!