Espainiako Gobernuak eta ordezkari autonomikoek atzo egindako bileran ebatzi zan maila guztietako klaseak aurrez aurre izaten jarraitzea, haur hezkuntzatik hasi eta unibersidadera arte. "Klaseak leku seguruak dira" errepikatu dabe behin eta barriro. Agintari autonomikoen esku geratu da protokolo honeek indartzea.
Klaseetan positiboak egon ezkero, gizarte orokorrean martxan dagoan protokolo bera jarraituko da. Positibo emon dauan ikasleak zazpi eguneko berrogeialdia bete beharko dau etxean. Honegaz kontaktuan egon diranak, txertatuta eta sintoma barik egon ezkero ez dabe berrogeialdirik bete beharko, txertatu barik dagozanak barriz bai.
Txertaketeagaz jarraitu
Osasun ministroa dan Carolina Dariasek, positiboen kudeaketan baino, prebentzinoan ipini dau fokua. Honek dinoanez, txertaketea da armarik onena: "Txertoek bizitzak salbatzen dabez". Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, 5 eta 11 urte bitarteko umeen %34,9k hartu dabe dosi bat gitxienez eta %4,1ek pauta osoa. 12-15 urteko gazteen %91,8k daukie pauta osoa, eta 16-19 urtekoen %90,6k.