Lemoako X. Argazki Lehiaketearen helburua da, 2022 urteko herri-egunkarirako argazkiak aukeratzea. Herritar bakotxak Lemoako argazki bakarra bialdu ahalko dau kultura@lemoa.net helbide elektronikora urri bigarrenaren 31 baino lehen. Epaileek 12 argazki aukeratuko ditue eta, aukeratuek sari bana jasoko dabe, egunkarian agertuteagaz batera.
Zeberioko II. Argazki Lehiaketan barriz "ura" eta "egurra" dira argazkion gaiak. Gai bakotxean boto gehien jasoten dauzan argazkiak irabaziko dabe lehiaketea. Irabazleek aukeratuko dabe herriko zein jatetxetan bazkaldu gura daben eta, lagun birentzako bazkaria jasoko dabe. Argazkiak formatu horizontalean izan behar dira eta info.zeberio@bizkaia.org helbidera bialdu behar dira hila amaitu aurretik.