Argazki lehiaketea

Herritarrek ateratako argazkiakaz beteko dau Lemoak 2022ko egutegia

Asier Abrisketa 2021ko urr. 6a, 12:16

Datorren urteko egutegiarako hamabi argazki aukeratuko dauz Lemoako Udalak X. Argazki Lehiaketan.

Lemoa izango da lehiaketako argazkion gaia, izan be, herri egutegirako dira erretratuak. Argazkiak, formatu horizontalean bialdu behar dira kultura@lemoa.net helbide elektronikora urri bigarrenaren 31 baino lehen. Partaide bakotxak argazki bakarra bialdu ahalko dau.

Epaimahaia, Udalak aukeratutako argazkigintzako adituek osotuko dabe eta saria, egutegian argazkia argitaratzeaz gainera, opari bat izango dabe aukeratutako argazkien hamabi egileek. Sari banaketea Gabonak aldean izango da.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!