Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, Kiñu Gaztetxea arriskuan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 2a, 18:28

Zapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, azkenengo geralekua izan zan Kiñu Gaztetxea, gazteriaren eta autogestinoaren inguruan egin zan berba bertan.

Hurreratutakoei Igorreko Gaztetxea 2013ko azaroaren 16an okupau zala azaldu jakien. Orduan, gazte taldeak lokaletan sartuta egoten zirala eta espazio komun baten falta ikusi ebelako. Lurrarin asanbladeak, Arratiako hainbat gaztegaz batera, hartu eban aisialdi alternatibo bat eregiteko okupazinoa erabiltearen ebatzia. Ordutik hainbeste proiekturen etxea izan da Kiñu, batez be “alkarte eta eragile desbardinak hurbildu diralako honeen nahiak egi bihurtzeko leku bila”. Autogestinoaren baloreetan sakontzea eta kapitalismoak eragiten dituan zapalkuntza formen kontrako burrukeak urteakaz garatu dabezala dinoe asanbladakideek, espazio propio bat izateak ahalbidetu dau prozesua.

“Asanbladakide asko hurbildu dira atzenengo hiru urteetan, bai militanteak bai orain arte antolatu bakoak, horrek emon dozku gaur gaztetxeak daukan aberastasuna”

Kaleratze arriskuaren gaia be urten zan mahai gainera. Eraikina norbanako batena zan eta beragaz egin zan akordio bat. Baina jaubetza Sabadell Banketxearena da oin eta aurreko urtean hasi zan Arratiako gazteak Kiñutik botateko prozesuagaz. Urri lehenengoan epaitegien partetik prozesuaren inguruko albisteak heldu ahal dirala azaldu dabe.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!