Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, feministak burrukan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 2a, 18:24

Zapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, bostgarren geralekua izan zan Arratiako sare feministearen inguruko azalpena.

Talde feminista ugari dagoz gaur egun Arratian, baina berbalariak azaldu ebanez Ilgoran izan zan lehenengoa. Arratia mailako talde feminista hau 80ko hamarka amaieran hasi zan batuten eta gaurko eragileen sorleku izan zan. Halanda be, urte askoan feminismoak ez dau oihartzun handirik izan inguruetan. Gizartearen jarrera matxista da honen erantzule baina beste bi arazo identifikau dabez Arratiako feministak. 

Alde batetik, ekintza gune ia bakarra Igorre izan dala. Azken urteetan herrika antolatu dira eta asko hasi da militante, parte hartzaile eta mobilizazinoen kopurua: “Bediatik Ubideraino, arrakasta handia izan dabe azken urteetako mobilizazinoak”. Bestetik, Emakunderen sorrera eta garapena seinalau eban. Feminismoaren instituzionalizazinoa dala eta “euskal mogimentu feminista beherantzako bidean joan” zala esan eban, “kaleetatik ia desagertu arte”. Joera hau 2015 inguruan aldatu zan, gaurko indarra lortu arte.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!