Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, nekazariak antolatzen

Asier Abrisketa 2021ko ira. 2a, 18:22

Zapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, laugarren geralekua izan zan Igitie baserritar agroekologikoen alkartekoen azalpena, Agirre Lehendakaria kalean. 

Igitie “txikian antolatuteko beharrizana” dala eta sortu zala esan eban zapaturo produktuak salduten egoten dan baserritarrak. Banan-banan ekoizle txikiak ziran gaur Igitie osotuten daben baserritarrak, baina antolakuntzaren bidez lortu dabe baserriko produktuei esker bizitea. Urteetan hainbat azoka antolatzen ibili dira Arratian, eta “gazteak mundu honetara erakarteko” ekitaldiak egin dabez. Halanda be, onartu eban helburuak ez dirala gura eben moduan bete. Pandemiagaz, antolatzen ebezen ekintzak geldituta dagozala azaldu eban Igitiekoak, baina aurrera jarraituteko gogoakaz azaldu zan. Izan be, Arratiako burruka garrantzitsua da nekazari txikiena, antolatuta aurrera jarraitzea posible dala frogatu dabe Igitieko baserritarrak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!