Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, ekologistak burrukan

Asier Abrisketa 2021ko ira. 2a, 18:20

Zapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, hirugarren geralekua izan zan ekologismoaren inguruko azalpena, San Juanen. 

Hazitegitik San Juan auzora joan ziran ibilaldikoak, Makatzak talde ekologistako kide batek plazaratu ebazan Arratiako ingurumen arazoak. Zabortegiko filtrazinoak, Cementos Lemonan urtero erreten diran 8.500 tona gurpilak, bizikletan mobiduteko arazoak eta birziklapen faltea besteak beste. 

Gueñes-Itsaso arteko laugarren autopista elektrikoaren inguruan be egin eban berba, eragiten dabezan arazoak azaleratuta. Aramotz aldetik, saizuri eta belatzen habiak dagozan lekutik, goi tensinoko linea eregitea ilegala dala azaldu eban. Epaiketea itxaroten dabiz oin: “Ez dakigu (makroproiektuagaz jarraitzeko) ze azpijoko erabiliko daben, espero dogu urri lehenengoan epaiketearen barri izatea”. Argindarrak egunokaz daukan prezioa be urten zan mahai gainera, Makatzakekoak esan eban ez ebala ulertuten, Espainiako estaduak behar dauana baino energia gehiago produzitzen dauala esplikau eban.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!