Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, landara autoktonoen berreskuratzea

Asier Abrisketa 2021ko ira. 2a, 18:17

Zapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, bigarren geralekua izan zan hazitegia. 

Santa Lutzia auzoko hazitegi batera mobidu ziran, langile burrukak ezetu ostean parte hartzaileak. Bertan Euskal Herriko espezie autoktonoen errekuperazinoa egiten dabe, bai zugatzak bai ortuko landarak. Azkenengo 13 urteetan ibili dira lan honetan eta aurrerapausuak ikusi dabez gizartean, “adin guztietako jentea dago kontzientzia hartzean baina dirua dago erdian” esplikau eban. Herritarrentzako interes ekonomiko hau elikagaiak eta egurra konsumitzerakoan agertzen da, baina benetako arazoa produkzinoa da, hori dalako kontsumitzen dana. Eukalipto eta pinuen krisi ekologikoa ipini eban adibide lez. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!