Arratiako burruken kontaketa ibiltaria, langileriaren burrukea

Asier Abrisketa 2021ko ira. 2a, 18:03

Zapatu goizean, Basoatik urten ziran Iraultza Txikien Akanpadako 25 persona inguru Arratiako burrukak ezetuteko helburuagaz. Goizeko hamarretan hasi zan ibilaldia, lehenengo geralekua izan zan Batz. 

Hemen azaldu jakien gerturatuko jenteari Arratiako langile mobimentuaren nondik norakoak. LABeko militante batek hartu eban berbea, “gure burrukarako tresnak dira antolakuntzea eta autodensea”. Langileriak aurrera egiteko beharrezkoa dan klase kontzientzia falta dala esan eban, baina azken urteotan handitu dala gehitu. Araluce eta Kelvioneko gatazkak langile arteko hartu-emona handitu dabelako, burrukan esperientzia aberastuta ganera.

“Burruka zabalak egin behar dira: langile klasea existitzen da eta, gero eta zapalduago gagoz”

2000. urtetik gaur arte eskualdeko enpresen %22a zarratu dala eta, gaurko industria eredu esplotatzailea ezin dala atxakia izan gogorarazo eban. Aldaketak egin behar diralako, aldaketa sakonak: “eredu txarra da, baina ezin dira fabrikak zarratu eta langileak bota”.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!