Etxeitak irabazi dau Prietoren kontrako aurrez aurrekoa

Asier Abrisketa 2021ko abu. 19a, 11:41

Zornotzako VI. Master Kaiolako bigarren jardunaldia lehiatu zan atzo Amorebieta IV. pelotalekuan. Zeanuriztarrak 22-17 irabazi eban dimoztarraren aurrean.

Bigarren jardunaldiko azken partidua izan zan arratiarren artekoa. Etxeita izan zan faboritoa eta berak irabazi eban, halanda be, lan handia egin behar izan eban 22 tantuetara heltzeako. Parekatuta ibili ziran partida osoan baina, azken momentuan egindako tantu ikusgarriei esker lortu eban Zeanuriko pelotariak garaipena.

Sailkaketan aurrera egiteko hurrengo aukerea eukiko dau Etxeitak abuztuaren 22an, Fernandezen aurka.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!