Prietoren aurka lehiatuko da bihar Etxeita Zornotzako VI. Master Kaiolan

Asier Abrisketa 2021ko abu. 17a, 17:29

Bihar Amorebieta IV. pelotalekuan jokatuko dan azken partidua izango da zeanuriztar eta dimoztarraren artekoa. Atzo hiru zeanuriztar lehiatu ziran: Beitia, Urigoitia eta Artaraz. Baina hirurak egin eben kale txapelketan aurrera egiteko ahaleginean.

Azkenengo momentuan aldatu behar izan eben Eskuza Artarazen ordez, baina honek be ez eban lortu aurkaria gainditutea. Hainbat akats egin ostean 12-22 amaitu zan Bilbaoren kontrako partidua. 

Bigarrenak izan ziran Danel Beitia eta Paskual, pelota biziagaz ibili ziran baina Paskualek ondo eutsi ebazan Danelen pelotakadak. 15-22 irabazi eban Zaldibargoak.

22 urtez azpikoetako lehenengo aurrez aurrekoa jokatu eben Zabala eta Urigoitiak. Indartsu hasi zan Urigoitia, 7-17ko aldea be aterata. Halanda be, Zabalak partiduari bueltea emon eta 22-19 galdu eban azkenean Zeanurikoak. 

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!