Areatza urtero bustiten da euskal kultureaz, Euskal Jaia ospatuten danean. Aurtengoa hilaren 12an, zapatua, izango da eta egun osorako egitaraua antolatu da. Horrezaz gainera, barikuan Dolu bat eta dolu bi. Zauriak daiguzan josi liburuaren aurkezpena egingo da, Nerea Zuloagak idatzitakoa da baina herriko jente ugarik hartu dau parte Areatzako Udalak argitaratutako proiektuan. Domekan ostera, Angel Larrea eta Jon Urutxurtuk ibilbide gidatua egingo dabe uribildutik.
Baina jai nagusia, zapatuan izango da. Urtero lez, Nekazaritza eta Artisautza Azokea egongo da plazan ipini dan karpan, 10:00etatik aurrera dozena bat ekoizle eta beste dozena bat artisauren postuak egongo dira. Eguerdi partean, Arantzarteren 50. urteurrena ospatuteko jantzaldia egingo dabe taldeko jantzariek 13:00etan eta jarraian, Areatzako Bandak girotutako kalejirea urtengo da eta 15:00etan hasiko da herri bazkaria.
Arrastian be, jaiak ez dau geldialdirik izango. Bazkaria amaituta, Orkresta Elektrotunagaz elektrotxarangea ibiliko da herritik, tabernaz taberna, herritarrak jantzan ipinteko. Iluntzean, 20:30ean, geldialditxoa egingo da berakatz-zopeagaz indarrak hartzeako eta 21:30ean Zutik erromeria taldea igoko da oholtzara.
Urri bigarrenak 11, barikua
- 19:30ean, Dolu bat eta dolu bi. Zauriak daiguzan josi liburuaren aurkezpena komentuan, Nerea Zuloagaren eskutik.
Urri bigarrenak 12, zapatua
- 10:00etan, Nekazal eta Artisautza Azokea.
- 13:00etan, Arantzarte Dantza Taldearen emonaldia plazan.
- 14:00etan, Areatza Bandaren kalejirea herrian zehar.
- 15:00etan, bazkaria.
- 18:00etan, Orkresta Elektrotunagaz kalejirea herrian zehar.
- 20:30ean, berakatz-zopea.
- 21:30ean, erromeria Zutik taldeagaz.
Urri bigarrenak 13, domekea
- 12:00etan, Errege Bidetik Arratiako Tranbiara ibilbide gidatua herrian zehar, Angel Larreak eta Jon Urutxurtuk gidatuta (gazteleraz). Ondarearen Europako Jardunaldiak.