Areatzako eta Arratia bailarako bide eta ibilbide historikoen ondareagaz erlazionauta dagozan elementu bi aztertuko ditue: batez be Erdi Aroan sortutako Erret Bidea deritxana eta XX. mendean zehar martxan egon zan Arratiako Tranbia, hain zuzen be.
Errege Bidetik Arratiako Tranbiara izeneko ibilbide gidatu hau, Ondarearen Europako Jardunaldien programa barruan dago eta saio bi egongo dira: oingo domekan euskeraz eta hurrengoan, hilak 20, gaztelaniaz.