areatza musik&beer

Badoa osotuten Areatza Musik&Beer jaialdiko kartela

Asier Abrisketa 2024ko ots. 2a, 10:23
The BluesBones taldea.

Diamond Dogs taldea iragarri ostean, The BluesBones belgiarrak eta Noa & The Hell Drinkers donostiarrak be egongo dirala jakinarazo dau antolakuntzeak.

Maiatzaren 31tik bagilaren 1era arte izango da aurtengo Areatza Musik&Beer. Oin dala aste bi iragarri eben antolatzaileek lehenengo taldea: Diamond Dogs. Oin, beste bi banda batu dira musikea eta garagardaoa buztartuten dauzan jaialdira. The BluesBones belgiarrak eta Noa & The Hell Drinkers donostiarrak dira taldeak.

Barikuan joko dabe The BluesBones belgiarrek. Taldea 2011n sortu zan eta blues-rock estiloko musikea egiten dau. Taldea ezaguna da energia handiko bere zuzenekoakaitik eta Europako eszenaleku eta jaialdi ugaritan lortu dau publiko zein kritikearen errekonozimentua. Hainbat album kaleratu ditue, Voodoo Guitar (2012), Chasing Shadows (2015), Double Live (2016), Saved by the Blues (2018), Live on Stage (2020) eta Unchained (2023) esate baterako. Iberiar peninsulan joten daben lehen aldia izango da.

Noa & The Hell Drinkers blues rockeko talde donostiarra, hogei bat talderi nagusitu jakon Europa Blues Challenge Txapelketan, 2023ko bagilean Polonian. Ainhoa Egiguren kantariak gidatzen dauan taldea 2016an sortu zan eta hiru disko ditu kalean. Azkena, Hell’s The New Heaven 2023an argitaratuta. Talde gipuzkoarrak barikuan eskainiko dau kontzertua.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!