Aurten be ospatuko da Areatza Musik & Beer nazinoarteko musika eta garagardao jaialdia Areatzako kaleetan. Antolakuntzeak jakinarazo barri dauanez, egun biko jaialdia izango da, maiatzaren 31n hasi eta bagilaren 1ean amaituko dana. Oin arte, Diamond Dogs taldea bakarrik iragarri da eta azaldu dabenez, laster izango dogu beste taldeen barri be.
Rock munduan euren 30 urteak ospatuteko, bira bat egingo dabe udabarrian Diamond Dogs taldeko suediarrekoek estaduan zehar, Euskal Herritik pasauta. Izan be, Areatzan bagilaren 1ean egongo dira eta Too Much Is Always Better... Than Not Enough euren disko ezaguneneko kantuak zuzenean entzuteko aukerea egongo da. Taldea 1990ko hamarkadan sortu zan eta, besteak beste, dozena bat disko luze eta hiru EP ditu kalean; Too Much Is Always Better than Not Enough (2002), Recall Rock 'N' Roll And The Magic Soul (2019) edo Slap Bang Blue Rendezvous (2022) tartean.