Aratusteak

'Mozorrotzea ez da disfrazatzea' berbaldia eskainiko da Areatzan

Asier Abrisketa 2022ko ots. 15a, 16:07

Oier Araolaza antropologoak egingo dau aratuste tradizionalen gaineko aurkezpena bihar, hilak 16, Udal Aretoan, arrastiko 18:30ean.

Oier Araolazak, Euskal Herriko eta Europako inauteri tradizionaletan topetan diran mozorroen ezaugarrien inguruko berbaldia emongo dau Aretzako Udalean. Izan be, tradizino guztiak desbardinak izan arren, antzeko eredu asko errepikatzen dira mozorrootan.

Beste batetik, Araolazak "disfrazatzea"-ren eta "mozorrotzea"-ren desbardintasunak be azaltzen dauz. Honek dinoanez, gaurko aratusteetan disfrazaren eredua jarraituten da. Hau da, zeozertaz disfrazatzen da jentea eta norberak badauka garrantzia; indioz, pirataz...

Baina munduko txoko honetan, tradizionalki "mozorrotu" egin da jentea aratusteetan. Araolazak dino mozorrotzea norberaren identidadea ostondutea dala. Desbardintasun honek badaukaz hainbat eragin sozial eta kultural, honeen gainean egingo dau berba Araolazak.

Kokomarroak berbiztuten

Antropologoak arinago be emon ditu berbaldiak Arratian eta aurreko batek errastua itxi eban. Izan be, neguko jaien inguruko berbaldiaren ostean, Artean, antxinako Kokomarroen tradizinoa berbiztu eben igaz. Erropa zahar, narru eta zakuakaz egindako mozorroak jantzi eta kalera urten ziran gauza txarrak sinbolizetan ebazan papin bat erreteko, kalejirea egin ostean. Aurten be hartuko dabez kaleak Kokomarroek, hilaren 25ean.

Egin zaitez Begitu-lagun!

Begitu da Arratiako euskerazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dau aurrera egiteko. Zeuk be gugaz bat egin gura dozu?


Izan zaitez Begitu-lagun!