Jaietako Kartel Lehiaketako irabazlea aukeratzeko erakusketea eta bozkaketea. Plazan.
Arrazakeria eta pribilegio zuria berbaldia, Isabel Hernandez Castro (Mujeres Tejiendo Red) eta Marie Lucia Monsheneke (FAMEK). Kotxepin Kultur Etxean.
Dimako umeek antzerki tailerrean sortutako Desnotiziak antzezlana. Amaitzerakoan sorpresea. Abaroan.
Arratiako Ondare Astegoienean (bagilak 27 eta 28), Aikoren jantza ikastaroetarako izen-emotea aiko.eus webgunean.
Helduen Jaietako Frontenis Txapelketan izen-emotea garagarrilaren 15era arte 696 631 491 zenbakian WhatsApp bidez.
Gaztebarri jantza taldean hurrengo ikasturterako izena emoteko epea zabalik. Informazino gehiago gura izan ezkero bidali mezu bat gaztebarri@gmail.com helbidera.
7 urtetik gorako umeentzat trikitixea, panderoa, perkusinoa, plazako jantzak eta kantua ikasteko aukerea. Informazino gehiago jasoteko edo izena emoteko 679 417 353 telefono zenbakian. Hilaren 30era arte.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Sandonietako Kartel Lehiaketan proposamenak aurkezteko epea. Oinarriak https://labur.eus/zeberiojai2026 estekan. Garagarrilaren 12ra arte.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.