Arteako txakolindegira ibilaldia Mikel Deuna alkartearen eskutik.
Igorreko jaiak hilaren 14ra arte. Ikusi programazinoa BEGITUren 473. zenbakiko 7. orrialdean.
12:00etan, helduen pato lasterketea; 12:15ean, umeen pato lasterketea; 13:00etan, Harriti giza proba taldearen erakustaldia eta desafioa; 13:30ean, Gazte Barri eta Gangorri taldeen jantzaldia; 17:30ean, Mus Txapelketea.
2. eskuko eta truke azokea. 12:00etan Zauritik erresistentziara erakusketearen inaugurazinoa. 13:30ean Artea impro! kontrabajua, gitarrea eta perkusinoa.
Arratiako Ondare Astegoienean (bagilak 27 eta 28), Aikoren jantza ikastaroetarako izen-emotea aiko.eus webgunean.
Helduen Jaietako Frontenis Txapelketan izen-emotea garagarrilaren 15era arte 696 631 491 zenbakian WhatsApp bidez.
Bagilaren 20 eta 21ean, Austarri Mendi Taldeak Etxalar aldera (Nafarroa) egingo dauan urtekerara joateko izena emoteko epea zabalik bagilaren 15era arte. Mendi taldearen lokalean, austarrimenditaldea@gmail.com helbidean edo 665 735 054 eta 656 415 597 telefonoetan.
Arantzarte jantza taldean izena emoteko epea zabalik https://labur.eus/arantzarte helbidean hilaren 19ra arte. 7 urtetik gorakoentzat.
Gaztebarri jantza taldean hurrengo ikasturterako izena emoteko epea zabalik. Informazino gehiago gura izan ezkero bidali mezu bat gaztebarri@gmail.com helbidera.
Bagilaren 17ra arte, 2021 urtean eta aurretik jaiotakoentzako Txumuluxueta Pelota Klubeko 2026-2027 denporaldirako izen-emotea hurrengo galdetegian.
7 urtetik gorako umeentzat trikitixea, panderoa, perkusinoa, plazako jantzak eta kantua ikasteko aukerea. Informazino gehiago jasoteko edo izena emoteko 679 417 353 telefono zenbakian. Hilaren 30era arte.
Dimako jaietan Harriti andra proba taldeak egingo dauan desafioan parte hartzeako izen emotea zabalik bagilaren 16ra arte. Izena emoteko: kultura.dima@bizkaia.org helbidean edo 621 184 503 telefonoan.
Sandonietako Kartel Lehiaketan proposamenak aurkezteko epea. Oinarriak https://labur.eus/zeberiojai2026 estekan. Garagarrilaren 12ra arte.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHkoentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.