12:00etan, mezea San Andresen; gero barauskarria eta Zeanuriko Txistulariak; 18:30ean, umeen trontzalari taldearen eta Mikel Etxebarria ardi moztailearen arteko desafioa; 19:00etan, Harriti taldearen eta auzotarren arteko harri tiratze desafioa; 20:30ean, odoloste-jana; 21:00etan, gau jantzaldi mozorrotua Jainaga eta Narbaizagaz eta errifearen zozketea; gero, DJ Rednal.
Eleizalde Bediako Jubilatu eta Pentsiodunen bazkari eguna. 13:00etan, hildako alkartekideen aldeko mezea; 14:30ean, bazkaria Lemoako El Lemones jatetxean. (Izen-emotea hilaren 19an, 17:30etik 18:00etara eskoletan).
Tartean Teatroa konpainiaren Txizatoki bat eszenatokian antzezlana. Ortuzarren.
Guatemalako Las Poderosas Teatro konpainiaren Poderosas antzezlana. Kotxepin Kultur Etxean.
Abenduaren 31rarte bialdu daitekez lanak IV. Mikroipuin Txapelketarako arratia_berbalagun@aek.eus helbidera. Gaia librea da, 50-100 berba bitarteko ipuinak.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.