Hidrogeno azpiegituren gaineko Euskadiko Partaidetza Publikoaren Plan Kontzeptualari buruzko herritarrentzako informazino gunea udaletxeko arkupeetan (aurrez aurreko jardunaldi parte-hartzailea hilaren 26an Zornotzako Zelaieta Zentroko Auditorioan).
Logela Multimedia konpainiaren Semaforoa antzezlan digitala Lasarte Aretoan.
Arratiako Saharar Elkartearen kideen Saharar herriaren borroka berbaldia Marokoren autonomia planaren eta NBE Segurtasun Kontseiluaren atzen ebazpenen inguruan. Eguzkiolan.
Zezili Deuna eguneko Luis Iruarrizaga Abesbatza eta Arratiako Musika Eskolearen kontzertua. Andra Mari eleizan.
Abenduaren 31rarte bialdu daitekez lanak IV. Mikroipuin Txapelketarako arratia_berbalagun@aek.eus helbidera. Gaia librea da, 50-100 berba bitarteko ipuinak.
Udalak ugerlekuetako Aldamin tabernea kudeatzeko eskaintzak jasoteko epea zabalik. Urte biko kontratua, beste urte batez luzatzeko aukereagaz. Errentearen gitxienekoa 130 euro lehen urtean eta 250 euro bigarrenetik aurrera. Pleguak udaletxean edo https://labur.eus/Pleguakaldamin loturan lortu daitekez. Dokumentuak udaletxean aurkeztu daitekez hilaren 21era arte. Online aurkezpena, 23ra arte, https://labur.eus/Aldaminjatetxea loturan egin daiteke.
Asterriako jaietako auzo afarirako izen-emotea hilaren 24ra arte 636 378 870 telefonoan.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik 09:00etatik 14:00etara eta 15:30etik 20:45era. Arretea: astelehenetik eguenera 16:00etatik 20:30era eta barikuetan 09:00etatik 13:30era.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehen, eguen eta barikuetan 16:30etik 19:30era, martitzenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 17:00etatik 20:00etara.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.