Ubidestroi Trail. 09:00etan, 28 km-ko lasterketea; 10:00etan, 20 km-ko lasterketea Plazatik. Goizean zehar, puzgarriak, txosnea eta talogileak; 15:30etik 18:30era, elektrotxarangea; 17:00etan, Ubidestroitxo umeen lasterketea 1,6 kilometro.
Arteako Dantzari Eguna. 11:00etan, harrerea plazan; 11:30ean, kalejirea herritik zehar; 12:00etan, jantza saioa plazan, talde konbidaua Dimako Gazte Barri; amaitzeko, Arteako Sokadantza eta jotea.
Arratiako Guraso Elkarteen IV. Topaketea. Ibilbidea, bazkaria, jolasak, musikea, jantzea…
Jentilak Diman. 18:30ean, Baltzolan hasi eta 21:00ak inguruan Indusin amaitu. Ostean Akelarrea eta txitxi-burduntzia Indusin. Baltzolara joateko autobusak eskoletatik 17:00etan, 17:30ean eta 18:00etan. Indusira joateko autobusak plazatik 21:15ean lineakoa, 22:00etan, 23:00etan eta 00:00etan.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Lemoako Harrobiren Udako Kanpusa bagilean. Izen-emotea zabalik. 2012tik 2019ra bitartean, biak barne, jaiotako ume eta gazteentzat. Izena 690 190 738 telefonoan (Eneko Etxebarria), eneko.coordinador@gmail.com helbidean edo labur.eus/lemoakoharrobikanpusa estekan emon behar da. Kanpusa bagilaren 23tik 27ra eta bagilaren 30etik garagarrilaren 4ra izango da. Aste bat (100 euro) hamaiketakoa eta kamisetea barne edo bi (180 euro).
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.
Areatza Musik & Beer jaialdia. Kontzertuak Kallartean-en: 13:00etan, Dirty Deep (Frantzia); 14:30ean, Bad Touch (EB); 16:00etan, Jason Kane and The Jive (AEB); 17:00etan, VIII. Munduko Kupel Jaurtiketa Lehiaketea; Kontzertuak Gudarien Plazan: 18:30ean, Arnau and The Honky Tonk Losers (EH); 20:00etan, Zalomon Gras (Galizia); 22:00etan, Burning (Espainia), 00:00etan, Bad Touch (EB) eta 01:45ean, Jason Kane and The Jive (AEB).