Bagilaren 21ean jokatuko dan Urbihools Koparako izen-emotea zabalik maiatzaren 23ra arte. 16 urte baino gehiago euki behar dira eta taldeak mistoak izan ahal dira. Izena emoteko mezu bat bialdu behar da Instagram-eko @urbihools kontura.
Alvaro Villasevil Zeanuriko medikuaren berbaldia. Osasunaren mito eta errealitateak. Zuk zer dinozu? berbaldia. Kultur Etxean.
Pentsamendu dekoloniala eta burujabetza(k). 17:00etan, sarrerea. Onintza Odriozolaren Ikuspegi dekoloniala Euskal Herritik berbaldia; 18:00etan, Claudia Gonzalez eta Mario Zubiagagaz mahai-ingurua Burujabetza prozesuen aukerak XXI. mendean; 19:30ean, Feminismoetatik burujabetzetara Amanda Verronegaz Begirada dekolonial eta ekofeministak eta Elene Lopetegigaz Gure kokaleku zuritik bazterrak arakatzen. Herriko Bentan.
"Elkar mugituz egingo dugu" Euskaraldiaren jaia. 17:15etik 18:45era, Panpotx Kultur Elkartearen Ileapaindegi zoroa; 18:45ean, parte-hartzaile guztien argazkia eta Gure bihotzaren taupadak kantua abestu alkarregaz; 19:00etan, Andereño Rosita ikuskizuna.
Pantxitxiketan, urtaroen bidaia umeentzako antzerkia, abestiak, jantzak eta jolasak Kotxepin Kultur Etxean.
Bariku rockeroak. A & H taldea Txirpugaz batera. Herriko Tabernan.