Hilaren 28ra arte, Poema bat askatu ekintzan parte hartzeako poema aurkezteko epea zabalik liburutegian.
Aprilaren 4ra arte, Udalak eratutako Argazkigintza digital ikastaroan izen-emotea liburutegian. Ikastaroa maiatzeko zapatuetan izango da.
Aprilaren 11ra arte, Jaietako Kartel Lehiaketarako lanak aurkezteko epea liburutegian.
Emakumeok elkar elikatzeko zikloko lehenengo tailerra Haziera. Lurra, elikadura eta andrearen iruditegia iraultzeko sukaldaritza saioa Kultur Gunean.
Arratiako UEMAko herrietan eskola kirolean dabizan entrenatzaileentzako kirol psikologia ikastaroaren saio presentziala Kultur Etxean.
Kepa Lizarraga medikuaren Mendian ibilteko aholkuak berbaldia Kultur Etxean. Jubiladuen alkarteak antolatuta.
Maiatzaren 1era arte edo dorsalak amaitu arte, maiatzaren 31n jokatuko da Ubidestroi Trail 2025ean izen-emotea kronoak.com webgunean.
Martiaren 28ra arte, Euskaraldiaren 4. edizinorako izen-emotea liburutegian edo www.euskaraldia.eus webgunean.
Martiaren 31ra arte, 2007 eta 2010 urteen artean jaiotako gazteek UEMAk antolatuten dauzan Salto udalekuetan izena emon daikie labur.eus/salto2025 helbidean. Udalekuetarako txanda bi dagoz, bagilearen 22tik 30era eta garagarrilaren 2tik 10era. Udaleku ibiltariak dira.
Euskaraldian ahobizi edo belarriprest jarduteko norbanakoen izen-emotea zabalik www.euskaraldia.eus webgunean.
Martiaren 31ra arte, Dimako Jaietako Pelota Txapelketarako izen-emotea 688 653 473 telefonoan.
Aprilaren 4tik 6ra Areatzan izango dan Danspirenaikako Dantza astebururako izen-emotea zabalik. Izena 634 423 539 telefonoan edo www.aikotaldea.eus webgunean emon.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehen, eguen eta barikuetan 16:30etik 19:30era, martitzenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 17:00etatik 20:00etara.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.