Hilaren 26ra arte, Errigora kanpainea martxan. Nafarroako nekazal produktuak jatorrizko prezioan eta euskeraz etiketauta erosteko aukerea www.errigora.eus webgunean edo herrietako taldeetan.
Aprilaren 1ean AUMeko kamioia joango da. Zeozer atera gura dauanak datuak udaletxean emon behar ditu hilaren 31ra orduko.
Go!azen-eko Nerea Elizalde (Garazi) eta Ander Lacalle (Luken) aktoreen berbaldi musikala Kultur Etxean. Sarrerak Arratiako Musika Eskoleari eskatu behar jakoz.
Maider Galardi eta Olatz Dañobeitiaren berbaldia Euskal gatazkaren errelato feminista Axular Herriko Tabernan.
Dorleta Kortazarren Zaku bete ipuin umeentzako ipuin kontaketea Kotxepin Kultur Etxean.
Maiatzaren 1era arte edo dorsalak amaitu arte, maiatzaren 31n jokatuko da Ubidestroi Trail 2025ean izen-emotea kronoak.com webgunean.
Euskaraldian ahobizi edo belarriprest jarduteko norbanakoen izen-emotea zabalik www.euskaraldia.eus webgunean.
Ikasgela zabalik. Aste barruan 08:00retatik 21:00etara eta astegoienetan, 09:00etatik 21:00etara.
Astelehenetik barikura liburutegia zabalik. Astelehen, eguen eta barikuetan 16:30etik 19:30era, martitzenetan 16:30etik 18:00etara eta eguaztenetan 17:00etatik 20:00etara.
Ikasgelaren zerbitzua Bete-beteka ikasgelan. Astelehenetik barikura 09:00etatik 16:00etara eta 19:30etik 21:30era; zapatu eta domeketan, 09:00etatik 21:00etara. Izena emoteko eta erreserbea egiteko 16:30etik 19:30era liburutegian. Txartela personalizaua da eta liburutegian jaso behar da.
Batxiler eta unibersidadeko ikasleentzat goizeko 08:00retatik gaueko 21:00ak arte zabalik egunero. DBHko ikasleentzat, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara.