Lemoako Harrobi Futbol Klubak antolatuta, Euskal Non League Day. 09:00etatik aurrera, partiduak; 11:00etan, Harrobi Grafiti murala; 11:30ean, arpegi margoketea; 12:00etan, trikitixea; 13:00etan, paella herrikoia; 16:30ean, F7 taldeen aurkezpena; 17:00etan, Regional partidua, baloi jaurtiketea; 19:00etan, Orkresta Elektrotxaranga herritik zehar. Arlonagusian.
Zugatz Eguna eskoletan. Ibilbidea Tallerreta parkearen inguruetatik. Hamaiketakoa egongo da. Izena aldez aurretik emon behar da guraso alkartean edo Ganzabal Mendi Taldean.
Ganbara Feminista. Arratiako Gazte Egun Feministea Karabie Gaztetxean. 10:30ean, harrerea; 11:00etan, berbaldiak Erasoen kontrako protokoloak. Garaipenak eta hutsuneak. Hizlariak: Zaplast-eko Eider Lopez eta Lur Iturrioz, Orratzak-eko Maddi Gorostiaga eta Nagore Leon eta Kiñu Gaztetxeko Amaiur Irazabal; Eskuin muturren gorakada eta politika antifeministak. Hizlaria: Maialen Arteaga; 12:30ean, mokadutxoa; 13:00etan, berbaldia Euskal Herriko Mugimendu Feminista. Erronka eta prozesuak. Hizlariak: Euskal Herriko Gazte Feministak taldeko kideak; 15:00etan, bertso bazkaria. Bertsolariak: Maider Altuna eta Enara Gallastegi; 17:00etan, Haginkeren aurkezpena eta drag tailerra; 19:00etan, ginkana musikatua Gaztetxetik herrira eta 22:00etan, kontzertuak: Sara Zozaya, Las Sexpeares eta DJ Agata Lagata.
Intxaurbizkar Kultur Elkarteak antolatuta goitibehera tailerra umeentzat San Kristobaleko ermitako portikuan.
Arratiako Bola Txapelketea. Komarkalaren saioa Artaunen. Taldeak: Elorriaga, Lemoa A, Bargondia (Lemoa B), San Kristobal, Oba eta Zeanuri.
Latexo Percusión taldearen O show de rúa ikuskizuna Gudarien Plazan.